“Zure hasieran dago zure amaiera, eta, hala ere, hazia hazten da lurrean, atsedenik gabe, isilik, denborarik gabekoa, perfektua”
Aroak bizitzaren zikloari buruzko dokumentala da, sasoien arteko eta lurrarekin eta animaliekin oso lotuta dauden belaunaldi ezberdineko 10 pertsonen eta euren inguruaren bidez egindakoa. Nola bizi duten sasoien iragaitea, nolakoa zen lehen eta nolakoa den orain. Inguruarekin duten interakzioari buruz hitz egiten dute, baita animaliekiko eta landareekiko dituzten sentimenduei buruz ere.
Aroak ikus entzunezko poema bat ere bada, naturari eta bere magiari, bere soinuei eta bere biztanleei eskainitako poema.
Bizkaiko hainbat lekutan filmatutakoa, Aroak bizi dugun unearen dokumentu grafikoa da eta euren ohiturak eta irakaspenak dituzten belaunaldi baten lekuko da.
Aroak (Espainia, 2017)
Zuzendaritza eta gidoia: Alberto Fernández Vegas
Musika: Antonio Jesús Aisiain, Alicia Sevilla, Kepa Junquera, Dominio Público eta Cristina Pato
Argazkigintza: Alberto Fernández Vegas & Iker Unzalu
Dokumentala
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa euskaraz gaztelerazko azpitituluekin
Iraupena: 60 minutu
Azaroaren 5a, asteartea, 20:00 O.
Desde que el mundo es mundo
Azaroaren 7a, osteguna, 20:00 O.
Los últimos de La Mejana, rebeldía y esperanza