Santi sukaldaria damu da jada hilik dagoen bere aitarengandik ez zuelako baratze bat zaintzeko irakaspen nahikorik barneratu. Hori konpontzeko Tuterako ortuzainekin harremanetan jarriko da, Tuterako barazkiek kalitate zigilua baitute. Baratza berreskuratzeko asmoz, Santik elkarte bat sortuko du, umeek lurraren bidez sukaldean aritzen ikasteko eta dieta iraunkorra aintzat hartzeko. Lan hezitzaile horrek, Tuterako baratzetan itxaropen kimu berriak sortzen lagunduko du.
Los últimos de La Mejana dokumentalak azken ortuzain horien lana ikusarazi nahi du, bere artisau lanaren bidez, produktuen eta elikadura osasungarria lotzen dituen sukaldaritza kontzeptua babesten lagundu zutenak. Era berean, baratze propioa lantzeko balio nabarmentzen du, ingurumenaren eta elikagaien kalitatea sustatzen duena.
Aurkezpena eta solasaldia Patxi Uriz eta Santi Cordónekin
Los últimos de La Mejana, rebeldía y esperanza (Espainia, 2019)
Zuzendaritza: Patxi Uriz eta Santi Cordón
Dokumentala
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa gazteleraz.
Iraupena: 90 minutu
Azaroaren 5a, asteartea, 20:00 O.
Desde que el mundo es mundo
Azaroaren 6a, asteazkena, 18:00 O.
Aroak