Albak (Iria del Río) 30 urte bete berri ditu eta, ospatzeko, landetxe batean igaroko du asteburua bere lagunekin batera. Festarako bere planak laster zapuztuko dira Pablo bere mutil lagunak (Adam Quintero) bere harremana bertan behera uzten duenean. Alba denbora-kiribil batean sartuko da orduan, eta asteburuko gertakizunak behin eta berriro errepikatzen hasiko dira.
Baina zerbait desberdina da, errepikapen bakoitza ordubete motzagoa baita. Kiribila bere arazoak konpontzeko aukera bat da edo zigor bat? Zer gertatuko da denbora agortzen denean? Zer gertatuko da dena amaitzen denean?
Jon Mikel Caballero zuzendariarekin aurkezpena eta solasaldia.
El increíble finde menguante (Espainia, 2019)
Zuzendaritza eta gidoia: Jon Mikel Caballero
Musika: Luis Hernaiz
Argazkigintza: Tânia da Fonseca (Kolorea)
Aktoreak: Iria del Río, Adam Quintero, Nadia de Santiago, Jimmy Castro, Adrián Expósito, Irene Ruiz, Luis Tosar.
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa gazteleraz.
Iraupena: 93 minutu
Azaroaren 12a, asteartea, 20:00 O.
Magnolia Washington Lecároz
Azaroaren 19a, asteartea, 20:00 O.
Barranqueadores y cablistas del Irati