Etxe zahar baten kaleratzea eta eraisteak, honen altzari guztiekin, bere liburutegi oparoa bere memoria pertsonal kargamendu osoarekin, mundu berriaren hainbat aspektu irudikatzen saiatzeko abiarazte puntua da. Kamara higiezinen merkatuaren sukarrera hurbiltzen da, finantza inbertsioen brokerrentzako, arrakasta edo enpresa mitologiaren guru eta predikatzaileentzako espektakuluaren azoka eta aberaste edo paradisu promesa bihurtutakoa. Hondoan, hiri espazioaren, memoria pertsonal eta kolektiboaren kaleratzeren, eta amets eta desioen hutsaltasunaren birtualizazioaren eta hauek azkenean merkantzia huts bihurtzearen gaineko begirada. Hurrengoetan saritua izan da: Visions du Réeel 2011, Nyon (“Nuevas Miradas” Saria) eta Buenos Aires International Independent Film Festival - BAFICI 2011 (Epaimahaiaren Aipamen Berezia).