Helvética iturri tipografiko famatuari egindako omenaldia, 2007an 50. Urteurrena bete zuena, tipografiak gure bizitzako hainbat aspektuetan duen eragina aztertzeko, nahiz eta nabaritu gabe eta era sotilean izan. Bidai liluragarri bat munduan zehar, hiri giro ezberdinak eta hauen ohian bisual eta alfabetikoak bisitatuz, eta elkarrizketa sakon bat diseinatzaile, tipografo eta komunikatzaile famatuenekin sormen prozesuaren aspektu anitzen eta tipoen aukeraketaren atzean dauden irizpide estetiko eta funtzionalen inguruan. Diseinu, publizitate, psikologia eta komunikazioaren mundua elkartu egiten dira egunero ikusten ditugu milaka hitz inprimatuei emandako bigarren begirada batean. Ez da tipografian interesa dutenentzako zinta bat bakarrik, identitate korporatibo, diseinu grafiko, seinalektika edo ikus komunikazioaren beste edozein adarrekiko nolabaiteko erakarpena sentitzen dute guztientzat da.