Eilen Gray (1878-1976) arkitekto ingeles-irlandarra ez zen XX. Mendeko modernitateko figura nabarienetako bat bakarrik izan, bizitza liberal eta independente bat eraman zuen emakume bat izan zen baita ere, antzinako konbentzioak apurtuz beti eta erbeste kulturalaren bidea hautatuz moral victoriarraren zurruntasuna apurtzeko grinan. Arkitekto eta altzari diseinatzaile famatuaren ibilbide intelektual eta bitala, mundu guztian zehar egindako bidaiez betea, eta, era berean, 1926an E.1027 izen enigmatikoarekin eraikitzen hasi zen etxearen deskribapen zehatza, arkitektura modernoko etxebizitza pribatu garrantzitsuenetako bat dena, Montecarlon dagoena eta Le Corbusierrek habitatu izan zuena. Laurogei urte geroago, hondamen egoeran dago, publikoari itxita eta egokitua izateko zain. Hauxe da kamerek bere hesiaren beste aldera filmatzen duten lehenengo aldia.