Pelikula Grażyna Jagielskaren memorietan oinarritua dago. Kazetaria eta gerra erreportari ohiaren emaztea, Wojciech Jagielski zena.
Anka (Magdalena Popławska) eta Witek (Michał Żurawski) ezkonduak daude eta elkar maite dute. Senarra gerra errepotaria da eta urtearen gehiengoa herrialdetik kanpo pasatzen du, hainbat leku arriskutsuetan. Emazteak ordea, etxean itxoiten du bere itzulera. Anka bizitza normala egiten saiatzen da, baina Witeken bizitza kolokan egoteak, pixkanaka-pixkanaka zapaltzen du Anka. Okerreko egoera imajinatzen hasten da…
Zuzendariaren hitzetan, “pelikula polifazetikoa da, hainbat azpigai lantzen dituena. Gaur egun, gerrak, indarkeria, gatazkak, terrorismoak eta oreka faltak gure egunerokotasunaren parte dira.”
Sariak eta jaialdiak: 2018ko Karlovy Varyko Zine jaialdi internazionala 2018ko Breslaviako zerumuga berriak Zine internazional jaialdia
2018ko Gdyniako zine poloniar Jaialdia, Camerimage.