Berlingo hiru gazte , ekologistak eta haien bizitza espirituala lantzen dutenak dira istorio honen protagonistak - Elle, Mario eta Jonek- oporrak aprobetxatzen dituzte naturarekin harmonian bizi den jendea dagoen lekuak ezagutzeko: Poloniako ekialdeko zonaldetik bidaiatzen zebiltzala herrixka eder bat aurkitzen dute Podlasie eskualdean. Bertako biztanle batek; Stanisław, behien abeltzaintza lantzen zuenak egurrezko etxe zahar bat alokatzen die gazteei. Berlindarrek meditatu, ilargiari otoi egin, putzuan biluzik garbitzen dira, baserriko animaliekin errukitzen dira eta elikagai soberakinen aurka lehiatzen dira, zakarrontzitik ateratako barazkiak janez.
Herrixkako biztanleentzat, pertsonai hauek telebistako edo zineko edozein pertsonai baino exotikoagoak dira. Posible ote da, dagoen komunikazio barrera eta tarte kulturala izanik Podlasieko baserritarrak eta hippi berriak elkar ulertzea? Eta zerk esan nahi du orain “naturarekin harremanetan egotea”?
Bisio berri ekologikoaren eta arbasoen arteko tradizio landatarraren talka, gizakien poztasunak eta tristurak, humore askorekin eta irudi ederrak erakutsiko dira.