Max eta Leo anaiak dira, zortzi eta bost urte dituzte. Biak bere ama Luciarekin bidaiatzen ari dira, Mexikotik Alburquerquera, bizitza hobe baten bila. Errealitate berria ez da erraza, izan ere, ama lanera joan behar da eta umeak, amak auzo arriskutsu bateko aldirian alokaturiko apartamentuan gelditu behar direla esaten die. Umeak isilik eta zaratarik egin gabe gelditu behar dira auzokideek zurrumurrutan hasi baino lehen. Alabaina, egoera honetan, umeek ingelesa kaseteekin ikasten jarraituko dute eta Disneylandiarekin amesten jarraituko dute (amak iraganean egindako promesa), irudimenaren hegaldia eten gabe. Bitartean, Max, anai nagusia, bizitzen ari diren egoera sozialaren gordintasunaz konturatzen hasten da. Amak ahalegin izugarriak egiten ditu eta semea hortaz ohartzen da.
Film autobiografiko bat da. Samuel Kishi Leopo (Somos Mari Pepa) zuzendari mexikarraren bigarrena. Egoera dramatiko eta gizarte salaketen zertzelada gogor asko agertzen dira.
2019: Berlingo Jaialdia: Generation Kplus saileko sari nagusia
2019: La Habanako jaialdia: SIGNIS sariak
Los lobos (México, 2019)
Zuzendaria: Samuel Kishi
Gidoia: Samuel Kishi, Luis Briones, Sofía Gómez-Córdova
Musika: Kenji Kishi
Argazkigintza: Octavio Arauz
Interpreteak: Martha Lorena Reyes, Maximiliano Nájar Márquez, Leonardo Nájar Márquez, Cici Lau, Johnson T. Lau, Kevin Medina, Josiah Grado, Marvin Ramírez, Alejandro Banteah, Edwin Ramírez, Aylin Payen, Shacty Díaz, María Teresa Herrera, Amy Puente
Iraupena: 95 min.
Hizkuntza: Bertsio originala gaztelaniaz.
Irailaren 11, ostirala, 20:00 o.
Habitación 212