Zer ari gara elkarrekin? Galdera errepikatua da, Dora Maar Bigarren Hezkuntza Eskolako zine klaseko ikasleentzat, eta baita Éric Baudelairentzat ere, haiekin 4 urte lan egin zuen eta. Galdera politiko honi erantzun —zer dakar botere errepresentazioak, giza bortxaketa eta nortasunak— ikasle bakoitzari justizia egiten dion eta taldearen esentzia mantenduz, forma zinematografiko bat bilatzera bultzatu zituen. Zer ari gara egiten elkarrekin, ez bada ez dokumental bat ezta fikzio bat? Film dramatiko bat agian, denborak bere lana eginen du gorputzetan eta baita ikasleen diskurtsoetan. Bakoitzak bere buruari buruz hitz egin dezake besteentzako filmatzen dutenean. Pelikularen koautoreak bilakatzen direnean, haien bizitza propioaren protagonistak bilakatuz.
2020 Ikuspuntu sari handia
Un film dramatique (Frantzia, 2019)
Zuzendaria: Eric Baudelaire
Argazkilaria: Claire Mathon (C)
Dokumentala
Iraupena: 114 min.
Hizkuntza: Bertsio originala frantsesez eta azpitituluak gaztelaniaz