Pierre Benoit idazle frantsesaren nobela batean oinarritua, gerra karlistetara eramaten gaitu testuinguru imaginario honen akzioak. Euskal Herrian filmatu eta biziraun duen fikziozko lehenengo film-luzeetakoa da (Hondarribian grabatu ziren kanpoaldeak eta baita Gipuzkoako beste gertuko lekuetan). Musidora, aktore arrakastatsua, protagonista bat da, Jacques Lasseynekin batera ekoizle eta egilea izateaz gain. Jaime de Lasuen izengoiti horren azpian ezkutatzen zen bizkaitar zintzoa.
Allegria Detchard kapitainaren abenturak azaltzen ditu. Honek bere ondasuna, xarma eta estrategia militarra D. Carlos Borboiaren erregegaiaren zerbitzupean jarriko ditu. Azken honek Alfontso espainiako erregearekin tronuaren lehia jokoan zegoelarik.
Silvia Lizarragak gidaturiko aurkezpena (Karlismoaren museoa)
Don Carlosengatik (Pour Don Carlos, Frantzia, 1921)
Zuzendaria: Musidora, Jaime de Lasuén
Gidoia: Musidora
Argazkilaria: (ByN)
Interpreteak: Chysias, Paul Clérouc, Simone Cynthia, Musidora, Jean Daragon, Marguerite Greyval, Jean Guitry
Iraupena: 80 min.
Hizkuntza: Intertituloak frantsesez.
Azaroaren 19a, osteguna, 18:30 o.
Zumiriki