Posible ote da bi aldiz oroitzapen berberera bidaiatzea? Zinegileak egurrezko txabola bat eraiki zuen, umetan jolasten zuen irlatik gertu eta ibaiertzetik babestua zegoena. Egun, presagain bat eraiki dute eta lurra itsututa utzi dute. Irlako zuhaitzak oraindik bizirik daude, apurtua dagoen jostailu baten mastak uretan bizirauten dutelarik. Enborren arteko haizea izanen da iraganera bueltatzeko leku bakarra. Zumiriki memoriaren hondoratze bat da, lau hilabete haurtzaroko basoan, egurrezko txabola batean isolaturiko esperientzia. Oiloak, ortu txiki bat eta betirako geldirik dagoen erlojua, 11:36:23 markatzen duena, izanen da protagonistaren konpainia bakarra.
2019: Veneziako jaialdian: Orizzonti saila
2019: Feroz sariak: Dokumental onenera izendatua
Aurkezpena eta solasaldia Oskar Alegríaren esku
Zumiriki (Espainia, 2019)
Zuzendaria, gidoia, kamara, muntaia eta soinua: Oskar Alegría
Musika: Ainara LeGardon, Xabier Erkizia, Ramon Lazkano, Maria Azcona, Elías Azcona, Mixel Etxekopar.
Soinuaren postprodukzioa: Haimar Olaskoaga.
Irudiaren postprodukzioa: Luis Jambrina.
Dokumentala.
Iraupena: 122 min.
Hizkuntza: bertsio originala euskaraz eta azpitituluak gaztelaniaz
Azaroaren 5a, osteguna, 19:00 o.
Por Don Carlos