Loretxoa “Florecica” dokumental bat da, non Josefina Lambertok, lehen pertsonan, bere bizitza kontatzen du. Bere aitaren eta ahizparen bahiketa krudela eta hilketatik, bere beste ahizpak, amak eta berak ondoren bizirauteko sufritu zituzten eskasiez mintzo da.
Era oso hurbilean bere bizitza gogorra nolakoa den kontatzen digu, mina, frustrazioa eta bere etsipena, baita egia kaleratzeko borroka nekaezina, bere indarra eta aurrera jarraitzeko jarreraz gain. Florecicak emakume baten ibilbidea erakusten du. Gabezia, tristura, askatasun ukapenean eta garapen pertsonalean eragin dezaketen egoera guzti hauek jasanda ere, osotasuna, indarra, egiazaletasuna, zintzotasuna, hurbiltasuna eta maitasuna transmititzen ditu.
Dokumentalak Josefina Lambertorekin izandako elkarrizketaren estruktura jarraitzen du, orden kronologiko nabari bat jarraitu gabe, bere bizitzako kontakizunak azaltzen dituelarik. 1936ko abuztuan Larragan, aitaren eta ahizparen heriotza eta azken honen bortxaketa izan zen. Gainera, bere bizitzako 30 urte moja izan zen eta nagusiekiko zeuzkan sentimenduei buruz ere mintzo da. Horretaz gain, Nafarroako memoria historikoaren errekuperazioan eginiko lana ere aipatzen du. “Bere bizitzaz hitz egiten du eta era naturalean, saltoka. Haurtzarotik gaur egungo egoerara salto egiten du, gaztarora bueltatzen da… Modu honetan hurbilagoa eta naturalagoa izatea lortzen dugu” Florecica filmaren zuzendariek azaltzen dute.
Aurkezpena eta hitzaldia dokumentaleko egileekin, Virginia Senosiain eta Juan Luis Napalekin batera eginen da.
Loretxoa (Espainia, 2020)
Zuzendariak: Virginia Senosiain eta Juan Luis Napal
Gidoia: Virginia Napal
Argazkilaria: Juan Luis Napal (C)
Musika: Fermin Balentzia, Leizeak, Gorka Urbizu
Dokumentala
Iraupena: 50 min.
Hizkuntza: Bertsio originala gaztelaniaz
Abenduaren 18a, ostirala, 19:00 o.
El camino