Miguel Delibesen nobela homonimoaren moldaketa da, non Daniel ”el mochueloren” istorioa kontatzen du. Herria utzi eta hirira ikastera joan behar den umeaz mintzo da. Joan aurretiko egunetan, Daniel eta bere lagun-minak diren Roque “el Moñigo” eta Germán “el Tiñosok” jolastu, bromak egin eta nagusien mundu berezia aztertzen dute batez ere.
“El camino”, Joaquin Roak Ana Mariscal aktore eta egilearekin egindako bigarren kolaborazioa izan zen. Miguel Delibesen nobelarekin maitemindua, Mariscalek ipuinaren transkripzio oso errealista burutzea lortu zuen. Orrialdeek egiazkotasuna, samurtasuna eta humorea, herri baten bizitza eta ohituren erretratua irudikatzen du. Franko garaiko egoera gris eta zoritxarreko hainbat herrietako pobrezia, zentsura, errepresio sexuala, politikoa eta erlijiosoa (filma gai hauen inguruko ohiz kanpoko elkarrizketa dauka) islatuz, pintzelada trebe eta sentimenduekin sortua. Esamesak eta iskanbilak, amodio erabilpenak, familia eta senide batzuen falta, asko libratzen ez ziren izengoitiak, susmoak, naturaz inguratua egon ala hiriburuan bizitzearen kontrajartzea… Guztiaren gainetik, haurtzaroko mundua, lagunen adiskidetasuna, lehenengo maitasunak, helduaroan esnatzea, sorlekuaren nostalgia non haurtzaroko korrikaldiak eta barrabaskerien oholtza izan den.
Patxi Benaventek aurkeztua, “Joaquín F. Roa” liburuaren egileak eta Nafarroako Filmotekak argitaratua.
Bidea “El camino” (Espainia, 1963)
Zuzendaria: Ana Mariscal
Gidoia: José Zamit, Ana Mariscal (Novela: Miguel Delibes)
Argazkilaria: Valentín Javier (ByN)
Musika: Gerardo Gombau
Interpreteak: José Antonio Mejías, Maribel Martín, Ángel Díaz, Jesús Crespo, Julia Caba Alba, Mary Delgado, Mary Paz Pondal, Maruchi Fresno, Rafael Luis Calvo, Joaquín Roa, Antonio Casas, Adriano Domínguez, José Orjas, María Isbert, Asunción Balaguer, Amparo Gómez Ramos, Concepción Sánchez, Xan das Bolas, José Sepúlveda, Wilfredo Casado, Juan Luis Galiardo, Felipe Martín Puertas, Manuel Ayuso, Félix Corella, Agustín Zaragoza, Julia Gutiérrez Caba.
Iraupena: 90 min.
Hizkuntza: Bertsio originala gaztelaniaz
Abenduaren 4a, ostirala, 19:30 o.
Florecica