- Born in Gambia
Hassan kalean bizi den haurra da. Anaiari sorginkeria leporatu zioten ,eta bizirik erre zuten haren aurrean. Aitaordeak deabrua barruan duela esaten dio, eta ihes egiten du hil ez dezaten. Beti darama grabagailu bat, bere bizitza nolakoa den kontatzen diguna, beste haur batzuena eta herrialde eder batena, baina tradizio arriskutsuetan oinarritua.
Born in Gambia gogoeta-bide bat da, pertsonek ez ditzaten ahaztu, ez utzi haur horiek beren kabuz, eta estatuek konpromisoak har ditzaten haurren eskubideak errealitate bihurtzeko eta une eta leku guztietan indarkeria eta praktika kaltegarri oro prebenitu eta ezabatzeko.
Laburmetraia , nazioarteko zinema –jaialdietan lortutako 23 sarirekin
Aurkezpena eta mahai-ingurua Natxo Leuzarekin
- Raíces perdidas
Ma’di herria paradigmatikoa da Afrikako herri askorentzat. Kolonialismoak , bere egitura politiko eta sozialari eraso egiteaz gain, hiru Estatututan banatu zuen. Gainera, batez ere gerraren ondorioz, ohiko egoera azkar eta kontrolik gabe aldatu zen, eta kultura arrisku handian dago. Dokumental honetako protagonistek kultura birsortzeko beharra azpimarratzen dute, baina tradizioaren alderdi batzuk ere zalantzan jartzen dituzte.
Aurkezpena eta mahai-ingurua produkzio taldeko kideekin.
Born in Gambia (Espainia , 2018)
Zuzendaritza, gidoia, argazkilaritza: Natxo Leuza
Musika: Mikel Salas
Dokumentala
Iraupena: 26 min
Hezkuntza: Jatorrizko bertsioa Wolof-ez eta Sardoz , azpitituluak gazteleraz.
Raices perdidas (Espainia, 2020)
Zuzendaria eta Gidoia: Eymard Uberetagoyena
Argazkilaritza: Laura Mtez, Salinas (C)
Musika: Pedro Marrodán
Dokumentala
Iraupena: 25 min
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa ingeleraz, gazteleraz eta ma’di-z, azpitituluak gazteleraz
Otsailaren 11, osteguna, 19:30 o.
2 urte 4 hilabete eta Segun bat