Preso bat, Iruñeko kartzela utzi eta urte batzuetara, bere zeldara itzuli da. Egun horretan, kartzela bota egingo dute. Pozik egon beharko luke, baina presoak negar egiten du. Bere bizitzaren bi urte, lau hilabete eta egun bat igaro zituen gela horretan, intsumiso izateagatik.
90eko hamarkadako derrigorrezko zerbitzu militarraren aurkako mugimenduari buruzko ikerketa politiko, sozial eta barru-barrukoa egiten du zuzendariak , irudi horretatik abiatuta.Horretarako, intsumiso horrekin eta lankideren batekin saiatuko da: guztiak preso egon ziren, eta gero guztiek beren bizitza berregin zuten arren, azken finean intsumisoak izaten jarraitzen dute.
Aurkezpena eta mahi-ingurua dokumentalaren egileekin.
2 urte 4 hilabete eta egun bat (Espainia, 2020)
Zuzendaritza, Gidoia eta Argazkilaritza: Lander Garro
Musika: Paula Olaz
Partaideak: Gaizka Aranguren, Juan Kruz Lakasta, Tonino Carotone , Jaxin Gómez, Iñigo Balbas, Fernando Mendiola.
Iraupena: 90 min.
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa euskaraz eta gazteleraz
Otsailaren 4a, osteguna, 19:30 o.
Born in Gambia / Raíces perdidas