Franka Louka biolontxelo-kontzertista da eta izen handiko irakaslea sobietarrek okupatutako Txekoslovakian. Orkestran postua galtzean, hiletetan jo besterik ez zaio geratzen bizirik irauteko. Baina zor handiak hartu ditu eta ezin ditu kitatu. Horregatik, Broz jaunak, ehorzleak, bere arazo ekonomikoak konpontzeko txekiar nazionalitatea lortu nahi duen neska errusiar batekin ezkontzea proposatu dionean, onartu egin du. Emakumea Egoera horretaz baliatzen da maitalearekin Alemaniara joateko, eta 5 urteko semea amonarekin uzten du. Baina amona hiltzen denean, Kolyak aitaordearekin bizi beharko du.
Pragako belusaren Iraultzaren aurreko urteetako historia kontatzen du. Zdenék Sverák aktore nagusi eta gidoilaria zuzendariaren aita da.
Oscar: ingelesez ez den film onena. Globo de Oro: ingelesez ez den film onena. BAFTA sarietarako hautagaia: ingelesez ez den film onena. Veneziako jaialdia: ohorezko aipamena (Jan Sverák). Europako Zinemaren Sariak: Film onenaren sarirako proposatua.
Kolya (Kolya, Txekiar Errepublika, Britania Handia-Frantzia, 1996)
Zuzendaritza: Jan Sverák
Gidoia: Zdenek Sverák
Argazkilaritza: Vladimir Smutný (C)
Musika: Ondrej Soukup
Interpreteak: Zdenek Sverák, Andrey Khalimon, Libuse Safránková, Ondrej Vetchý, Stella Zázvorková, Ladislav Smoljak, Irina Bzrukova
Iraupena: 110 min
Hizkuntza : Jatorrizko bertsioa txekiarrez, errusieraz , eslobakieraz, azpitituluak gazteleraz