Nepal urrun eta bakartuan tradizio matxista bat dago oraindik. Emakumeak, hilekoa dutenean, komunitatetik baztertzen dituzte. Zikintzat, ezpurutzat jotzen dira. Ezin dute mendi bat eskalatu, jainkoak haserretu egingo liratekeelako. Injustizia horretaz ohartarazteko, Edurne Pasaban espedizio batean sartu da. Eskualdeko bost gaztek Saipai mendi sakratua eskalatu nahi dute, eremu osoa menderatzen duen mole izoztua. Edurnek eskalatzaile gisa duen esperientzia eta feminitateari buruzko ikuspegi irekia eta positiboa eskaintzen ditu. Elkarrekin, Himalaiako emakumeentzako aldaketa –eta itxaropen-leihoa irekiko dute. Film honetan, iraultza femininsta eskalatzen hasten da.
Aurkezpena eta mahai-ingurua Itziar Garcia Zubiri dokumentalaren produkzio-zuzendariarekin.
Chhaupadi (Espainia, 2019)
Zuzendaria: Migueltxo Molina
Gidoia: Migueltxo Molina, Pablo Iraburu
Argazkilaritza eta muntatzea: Migueltxo Molina (c)
Dokumentala
Iraupena: 52 min
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa gazteleraz