Dukla 61 txekiar telebistaren telesaila da, bi kapitulutan banatuta. Filmotekak saio bakar batean proiektatuko du.
Filmak Slachta familia du ardatz. Dukla meategian lan egiten du Milanek. Haren emazte Marie familiaren etxeaz arduratzen da. Bere seme zaharrenak, Petrek Pragan ikasten du. Milanen lagunik onena, Pavel, istripu batean hil egiten da, meategian, eta Milan juxtu bizirik ateratzen da.. Meategian dagoen bakoitzean, antsietate-krisiak izaten ditu. Petrek etxera itzultzea erabakitzen du, eta haurdun dagoen bere neska –laguna ekartzen du, neska eta bere semea zaindu ahal izateko. Dukla meategian lan egin nahi du. Horrek haserretu egiten ditu gurasoak, ikasketara itzultzea nahi baituzte. Hurrengo egunean Milanekin lan egingo du. Petreren lehen eguna gogorra da, meategiaren baldintza gogorretara ohituta ez dagoelako.
Dolni Sucháko Dukla meategiko hondamendi batek 108 langile hil zituenean, 1961ean girotutako filma.
Dukla 61 (Txekiar Errepublika, 2018)
Zuzendaria: David Ondricek
Gidoia: Matej Podzimek, Jakub Rezny
Argazkilaritza: Marek Dvrák (c)
Interpreteak: Marta Issová, Marek Taclik, Oskar Hes, Antoine Formanová, Péter Nádasdi, Robert Miklus, Peter Bluchta, Jiri Sedlácek
Iraupena:150 min
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa txekieraz, azpitituluak gazteleraz