Ciudad de Mexico hirian Barba Azul kabaretean, emakumeek dantza egiten eta edaten dute ordain dezaketen gizonekin. Goiko komunetan, Mamik eskupekoaren truke, poltsoak zaintzen dizkie, beti komuneko papera dagoela ziurtatzen die eta , gainera, horiek babesten saiatzen da. Olga andreak kabaretaren munduan lan egin du 45 urtez baino gehiagoz, eta orain emakumeen komuneko arduraduna da. Gauero, bezeroekin dantzan aritzen diren neskak babesten ditu. Emakume hauentzat komuna babestokia da Barba Azul kabaretaren barruan. Gaur emakume berria heldu da komunera. Bere semea gaixorik dago, lana behar du.
“Dokumental zoragarria (…). Haren gai biziduna eta interesgarria da, eta karga feminista arrazoitua duenez, miresleak irabaziko ditu”Guy Lodge: Variety
La Mami (Espainia, Mexiko, 2019)
Zuzendaria eta gidoia: Laura Herrero
Dokumentala
Iraupena: 80 min
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa gazteleraz