Zuzendaria: Chus Dominguez
Urtea: 2010
Iraupena: 28’
Ekoizpenaren herrialdea: Espainia
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa erdaraz
Ekoizpena: INAAC Fundazioa
Testuak idazteko laguntza: Carlos Rod
Soinu-nahasteak: Juan Marigorta
Irudien postprodukzioko laguntza: Marino García
Musikaren interpretazioa: Giusepe & Catalin eta Mars Yamalov
Bizitzen den bezala filmatzea: atzera egin gabe, aldaketarik gabe, akatsak onartuz. Eta filma oharren koaderno bat balitz bezala, orririk kendu gabe. Egun bakoitza, egunerokoaren orrialde bat. 2010eko martxoaren 20tik apirilaren 11ra, Chus Domínguezek Iruñeko hirigune zaharreko Eslava ostatuan egonaldia egin zuen. Iritsi eta joaten diren bizimodu iheskorrak, denbora halabeharrez igarotzeari buruzko oharrak filmatu zituen. Zinemak nabarmenaren hesia gainditzeko duen ezintasuna ere grabatu zuen. Egun bakoitza, egunerokoaren orrialde bat.
Zuzendaria: Comes Chahbazian
Urtea: 2010
Iraupena: 55’
Ekoizpenaren herrialdea: Belgika, Frantzia
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa armenieraz, gaztelerazko azpitituluekin
Ekoizpena: Matière Première
Argazkia: Comes Chahbazian
Soinua: Janet Avanesian, Magali Schuermans
Muntaketa: Julien Contreau
Epaimahaiaren aipamen berezia
Erevánen gaude, Armenian, erabateko transformazio-prozesuan aurkitzen den hirian eta herrialdean, atzoko monumentuak biharko hondamendi bilakatzen diren lekuan. Erevánen gaude, haurrak jolasean dabiltza eta zaplastakoak elkarri ematen dizkiote kale erdian. Erevánen gaude, baina zatiak ia ez ditugu ikusten, puzzle keinukaria balitz bezala, osotasunean erretratatu ezin den herrialde batean galdutako pusketak bezala. Mundu kaotikoa, osatugabea.
Sarrera: 3 €.
Filmoteka 10 emanaldirako abonoa: 20 €.
Maiatzaren 26a, osteguna, 20:00etan.
Foreign Parts
Ekainaren 2a, osteguna, 20:00etan.
The Arbor
Ekainaren 9a, osteguna, 20:00etan.
Translating Edwin Honig: A Poet´s Alzheimer + Color Perro que huye
Ekainaren 16a, osteguna, 20:00etan.
48