1979an, Three Mile Island-eko (Harrisburg, AEB) istripu nuklearraren ondoren, Nazioarteko mugimendu antinuklearrak hainbat mobilizazio deitu zituen Ingurumenaren Nazioarte Egunean, ekainaren 3an.
Nafarroan, Tuteran aldarrikapen jaia egitea erabaki zen . Euskal kostaldean programatutako hiru zentral nuklearrez gain (Lemoiz, Ea-Ispaster eta Deba) Arguedasen zentral nuklear bat eraikitzeko proiektua zegoen, Tuteraren ondoan. Deialdian Bardeako tiro poligonoa eraistea ere eskatzen zen.
Gladys del Estal Ferreño Tuterako konzentraziora joan zen, baina ez zen itzuli. Guardia zibil baten tiroak hil egin zuen deialdi baketsu eta baimendu hartan. Baina Gladys ez zen izan dokumentalean deskribatzen den errealitate horretan bortizki hil zuten pertsona bakarra. Gazte ekologista hil aurreko eta ondorengo gertaerak biltzen ditu filmak, eta urte horietako euskal gizartearen gehiengoa erakarri zuen gizarte-mugimendu baten erretratua egiten du.
Aukezpena eta mahai-ingurua Bertha Gaztelumendi eta Sabino Ormazabal-rekin
Espainia, 2019)
Zuzendaria: Bertha Gaztelumendi
Gidoia: Sabino Ormazabal
Musika: Dani Venegas
Dokumentala
Iraupena: 60 min.
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa gazteleraz
Martxoaren 11, osteguna, 19:30 O.
ARTISTA PLASTIKOEN DOKUMENTALAK