1931an, Gerra Handiaren bezperan, gertaera arraroak, pixkanaka erritu-zigortzat hartzen direnak, Alemaniako iparraldeko herri protestante txiki batean elkartu ziren. Eskolako eta elizako koroko haur eta nerabeak, maisuak, haren familiek, baroiak, arduradunak, medikuak, emaginak eta baserritarrek I. Mundu Gerraren bezperan nazismoaren jatorriari buruzko istorio bat osatzen dute.
“Umeentzako istorio alemaniarra” azpititulu erakargarriarekin, XX. Mendearen hasierako anbiguotasun moral alemaniarrari buruzko azterketa eragile eta aszetikoa egiten du. Anbiguotasun horrek bi mundu-gerra handiak eta nazismoa sortuko ditu. Jatorriz koloretan filmatua eta gero zuri-beltzera “garbitua” , gogortasun eta dramatismo handiagoa lortzeko, indarkeria ororen jatorriari buruzko parabola da. Hanekeren arabera, “terrorismo-mota ororen jatorria politikoa nahiz erlijiosoa” da filmaren gaia. Errealizadorearentat “gizarteko makrokosmoak irudikatzen dituen mikrokosmoa da”.
Urrezko Globoen Sariak: Ingelesez ez den film onena. Cannes jaialdia: Urrezko palma ( filmik onena), FIPRESCI saria. Eurpar Zinemaren sariak: filmik onena, zuzendaria eta gidoia. Alemaniako zinemaren 10 sari ( filmik onena, zuzendaria eta gidoia barne). Guldbagge sariak (Suedia) atzerriko filmik onena. Chicagoko Kritikarien elkartea: atzerriko filmik onena. Sur Sariak: atzerriko filmik onena. Gaudi sariak: Europako filmik onena. Eta abar…
La cinta blanca (Das weisse Band, Alemania, 2009)
Zuzendaria eta gidoia : Michael Haneke
Argazkilaritza: Christian Berger (ByN)
Musika: batzuek
Interpreteak: Susanne Lothar, Ulrich Tukur, Leonard Proxauf, Burghart Klaussner, Josef Bierbichler, Steffi Kühnert
Iraupena: 145 min
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa alemanieraz, azpitituluak gazteleraz
Prezioa:
Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.
Sarreren salmenta:
Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.
Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.
Filmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.
Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.
Martxoaren 31, asteazkena, 19:30 o.
Un blanco, blanco día o.