Espazio batzuek aura bat dute, zentzumenen pertzepzio deskribagarritik haratago doan energia . Dokumental honetan, haren zuzendariak transzendentzia-sentimendu hori eta espazioen eragin emozionala aztertzen ditu, Peter Zumthor, Cristina Iglesias, Jojo Mayer, Alvaro Siza Vieira, Peter Märkli eta Jumes Turrell arkitekto eta artistekin topaketak eginez.
Aurreko filmetan egin zuen bezala, Bird’s Nest-Herzog & de Meuron en China eta Die Reisen des Santiago Calatrava zuzendari suitzarrak berriro erakutsi du adierazpen-forma arkitektonikoak dokumentalki aztertzeko duen gaitasuna. Hala , proiektu honetan, proportzioaren eta argiaren arteko elkarguneetan jartzen du arreta Schaubek, eraikin sakratuak bisitatzena, naturaren eta existentziaren arteko erlazioa sentitzen du. (In)finitutasuna senti daitekeen lekuetarako bidaia da dokumentala.
Aurkezlea: Jesús Leache, arkitektua
Architektur der Unendilichkeit (Suitza, 2018)
Zuzendaria: Christoph Schaub
Gidoia:Chiristoph Schau eta Samuel Ammann
Argazkilaritza: Ramón giger (c)
Dokumentala
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa alemanieraz, azpitituluak gazteleraz
Iraupena: 90 m
Sarrera Doan