Valentziako Modelo kartzelan Kontzientzi Presoaren Nazioarteko Eguna ospatzen ari da. Indar politikoen ordezkariak, kultura eta ikuskizunetako jendea eta jet set-eko hainbat pertsonaia kartzelara iritsi dira, hurrengo egunean egunkari guztietan ateratzeko asmoz. Sanitarios Bermejoko Artemio Bermejo, bere koinatuak (iruzurgile profesionala) konbentzitutako ekitaldira joan da, osasun-kulturako idazkariordearekin topo egin eta administrazioak zor dion dirua kobratzen saiatzeko itxaropenarekin.
Berlangaren film ezagunenetako bat komedia koral da hau . José Luis López Vázquez, Juan Luis Galiardo, José Sacristán, Agustin González eta Manuel Alexandre aktore paregabeak ditu. Film, zuzendari eta soinu onenari Goyak irabazi arren, ia kritika guztiak bat etorri ziren zuzendari mitiko haren filmografiaren barruan txikitzat jotzean. Hala ere, valentziarraren zinemak berez duen ironia-karga mantendu egiten da.
1993: 3 Goya sari: Film onena, zuzendaritzarik onena, soinurik onena.
Manuel Hidalgo El último austrohúngaro. Conversaciones con Berlanga egilekidearen aurkezpena eta mahai –ingurua.
Todos a la cárcel (Espainia, 1993)
Zuzendaria: Luis Garcia Berlanga
Gidoia: Luis Garcia Berlanga, Jorge Berlanga
Musika: Luis Mendo, Bernardo Fuster
Argazkilaritza: Alfredo F. Mayo (C)
Interpreteak: José Sazatornil, José Sacristán, Agustin Gonzalez, Juan Luis Galiardo, Manuel Alexandre, Rafael Alonso, Inocencio Arias, José Luis Borau, Luis Ciges, Joaquin Climent, Marta Fernández-Muro, Antonio Gamero, Chus Lampreave…
Iraupena: 99 m
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa gazteleraz
Maiatzaren 7a, ostirala, 19:30 o.
Plácido
Maiatzaren 14a, ostirala, 19:30 o.
Patrimonio nacional
Maiatzaren 21a, ostirala, 19:30 o.
La vaquilla