80ko hamarkadaren amaieran, etxeko kamera batekin grabatutako irudi iradokitzaile eta misteriotsuak. Bi ahotsek, emakumezko batek eta gizonezko batek, beren esanahiaz eztabaidatzen dute, eta ez dirudi ados jartzen direnik. Emmak familiaren historia errepasatu du, oraindik misterio diren bizitza batzuk berreraikitzen saiatzeko. Berrikuspen horretan, iraganeko mamuei egin beharko die aurre, eta ikuslea bere intimitatearen voyeur konplize bihurtuko du. Baina…nork egiten dio aurre eta zergatik izango da hain garrantzitsua istorio honetan?
ZINEMAKO VIII. RIZOMA saria irabazi duen filma.
Zinemako Rizoma saria. 2010ean sortu zen, Espainiako zinemako ahots berrientzako abiatze-plataforma gisa. Sari hori bakarra da munduan, film irabazleari banaketa osoa eskaintzen baitio: 30 proiekzio baino gehiago Estatu osoan.
Zinema independenterako gero eta ezengonkorragoa den agertoki batean, atal honek beharrezko eta presazko bultzada eskaintzen du, zinema babesten duten 15 filmoteka nazionalek bermatua.
Video Blues (Espainia,2019)
Zuzendaria: Emma Tusell
Gidoia: Emma Tusell y Laura Sipán
Argazkilaritza: Javier Cerdá
Dokumentala
Parte hartzen dute: Emma Tusell, Javier Cerdá , Mercedes Sánchez Rau, Félix Tusell Gómez, Anna Tusell Sánchez, Félix Tusell Sánchez.
Iraupena: 74 m.
Hizkuntza: J. B. gazteleraz
Irailaren 8a, asteazkena, 19:30 o.
Corn Island
Martxoaren 17a, osteguna, 19:30 o.
BAFTA laburmetraiak