Ivo, estoniar nekazari zaharra, gerran geratu da, Georgian, Margus lagunarekin batera, mandarinak bildu, paketatu eta saltzeko. Haren bizitza goitik behera aldatu da Ahmed mertzenario musulmanari bati eta Niko georgiar bati babesa ematea erabaki duenean. Biek beren gizonak galdu dituzte, eta larri zauritu dituzte borrokan. Gerraren aurkako alderdietako kide dira, eta gatazka etengabean egongo dira. Beste batzuen gerraren erdian dauden estoniarrei buruzko istorio antibeliko hunkigarria da.
Ingelesezkoa ez den film onenaren Oscar sarirako hautagaia. Ingelesezkoa ez den film onenaren Urrezko Globorako hautagaia. Satelite Awards: ingelesez ez den film onena. Gaudi sariak: Europako film onena. Film onena eta Publikoaren Saria Varsoviako Zinemaldian.
Mandarinas (Mandariinid, Estonia, 2013)
Zuzendaritza eta gidoia: Zaza Urushadze
Argazkilaritza: Rein Kotov (K)
Musika: Niaz Diasamidze
Interpreteak: Le,bit Ulfsak, Giorgi Nakashidze, Misha Meskhi, Elmo Nüganen, Raivo Trass
Iraupena: 86 min.
Hizkuntza: Estonieraz (J.B.) , azpitituluak gazteleraz
Irailaren 3a, ostirala, 19:30 o.
El castillo Vogeloed