Manicomio
Carlos Juana neska-laguna bisitatzera joan da, lan egiten duen eroetxera. Hara iritsitakoan, zuzendariak bere iloba aurkeztuko dio, harpa jotzearekin obsesionatuta dagoena, eta Carlosek esaten duen oro hitzez-hitz errepikatzen duen erizain bat. Eroetxean ezer ez da dirudiena.
Manicomio eromenaren inguruko komedia frenetikoa da, eta lau istorio ( Edgar Allan Poe ( “El sistema del doctor Alquitrán y el profesor pluma), Aleksandr Ivanovich Kuprin (“Una equivocación”), Leonidas Andreiev (“el médico loco”) eta Ramón Gómez de la Serna, bere lehen egokitzapen zinematografikoan). Garai hartako Espainiako interpreterik ezagunenetako batzuk ditu protagonista.
Aurkezlea: Miguel Zozaya
Manicomio (Francia, 1953)
Zuzendaritza: Luis Maria Delgado, Fernando Fernán Gómez
Gidoia: Fernando Fernán Gomez, F. Tomás Comes
Argazkilaritza: Cecilio Paniagua, Sebastián Perera (Z/B)
Musika: Manuel Parada
Interpreteak: Susana Canales, Julio Peña, Fernando Fernán Gomez, Maria Asquerino, Jose Maria Lado, Antonio Vico, Elvira Quintillá, Maria Rivas, Vicente Parra
Iraupena: 80 m
Hizkuntza: J.B. gazteleraz