Portagonista zuzenenei egndako elkarrizketa ugariren bidez- preso iheslariak, familiakoak, lagunak- , San Kristobal (Ezkaba) gotorlekuko 795 presoren ihes historikoa berpizten du. Ihesa Iruñean, 1938ko maiatzaren 22an izan zen. Irudi historikoak eta gaur egungoak konbinatuz, dokimentalak, gertaera heroiko haren gainean zabaldu zen isiltasun-mantua altxatzeaz gain, bi mila eta bostehun pertsona inguru pilatzen ziren penalaren muturreko bizi-baldintzak salatzen ditu.Gehienak preso errepublikanoak eta nazionalistak ziren, Espainiako Estatuko leku guztietatik ekarriak, altxamendu frankistaren urte beltzetan.
Hiru iheslarik bakarrik lortu zuten ihes egitea, eta berrehun eta hamarrek ihesean hil zituzten . Hamalau heriotzara kondenatu zituzten eta Iruñeko Vuelta del Castillon fusilatu , irailaren 8an. Bere oroitzapena eta oroimena duintzeko sortua da dokumentala.Herrialde honen historia hurbilean mende jartzen den manipulazio informatiboaren salaketa da, eta memoria historikoari eta amnesia sozialari buruzko hausnarketa.
Aurkezlea: Iñaki Alforja
Ezkaba. La gran fuga de las cárceles franquistas (Espainia, 2006)
Zuzendaria eta gidoialaria: Iñaki Alforja
Iraupena: 70 min.
Hizkuntza: J.B. gazteleraz
Azaroaren 11, osteguna, 19:30 o.
La cañada de los roncaleses