Coachez
Adam aholkularia eta boxeo-entrenatzailea da, eta bere babestuak erreklutatzaile extremista baten eskuetatik kanpo mantentzeko borrokatzen da. Zenbat eta gazte gehiago izan diru errazaren atzaparretan, Adam Raman kontzentratu da, lokal pobre bateko mutil batean, gutxienez arima bat salbatzeko itxaropenarekin.
Cuentos de la ciudad accidental
Film umoristiko eta garratz honetan, Nairobin bizi diren hainbat eta hainbat lagun elkartu dira Zoom-en bidez, epaimahai batek eskatutako suminaren kudeaketa-klaserako. Diana, Jacinda, Louis Njoroge eta Sarah Obamak hara nola iritsi diren azaldu behar dute, eta terapeuta berezi baten laguntzarekin, zauriak sendatzeko modua aurkitu. Istorio eta iruzkin garratzak trukatu ahala, azaleratzen dira Afrikako hiri handietako biztanle askok pairatzen dituzten klaseari, desberdintasunari eta bidegabekeria sozialei lotutako kontu sakonagoak
Hautapen ofiziala: San Francisco Int. Film Festival (nazioarteko estreinaldia); Durban Int. Film Festival 2021; Silicon Valley African Film Festival 2021; Zanzibar Int. Film Festival 2021; Under Our Skin Film Festival 2021; Freiburger Film Forum, Fest. Of Transcultural Cinema 2021; Kaduna Int. Film Festival 2021; Black Star Int. Film Festival 2021; AFRIKALDIA 2021; Cine Invisible 2021
Aurkezlea: Maïmouna Jallow, Cuentos de la ciudad accidental-en zuzendaria
Coachez (Kenia, 2020)
Zuzendaria eta gidoilaria: Likarion Wainaina
Iraupena: 14 min
Hizkuntza: J.B. ingeleraz, azpitituluak gazteleraz
Cuentos de la ciudad accidental (Tales of The Accidental City,Kenia , 2021)
Zuzendaria eta gidoilaria: Maïmouna Jallow
Argazkilaritza: Gregory Kiwo (K)
Musika: DJ Lasta
Interpreteak: Wakio Mzende, Eddy Kimani, Mercy Mutisya, Tana Kioko, Matina Ayoro, Sitawa Namwalie, Riziki Ambrose, Favour Daliku.
Iraupena: 54 min
Hizkuntza: J.B. ingeleraz, azpitituluak gazteleraz
Azaroaren 5a, ostirala, 19:30 o.
Morirás a los 20
Azaroaren 12a, ostirala, 19:30 o.
Buscando a Sally
Azaroaren 19a, ostirala, 19:30 o.
Knuckle city