Manuel Hidalgok Ciudades y películas: una panorámica europea (Hiriak eta filmak: Europako panoramika) zikloko film guztiei buruz hitz egingo du labur-labur. Film bakoitzaren garrantzia azalduko du, baita programazioaren esangura eta diskurtsoa ere. Horren aurretik, hiriak zinemaren historian izandako protagonismoari buruzko panoramika eskainiko du.
BIOGRAFIA
Manuel Hidalgo (Iruñea, 1953) kazetaria, zutabegilea, zinema-kritikaria, nobelagilea eta gidoilaria da. Fotogramas aldizkariko idazlari burua eta Diario 16 egunkariko zinema-kritikaria izan zen. Besteak beste, Luis G. Berlanga, Carlos Saura eta Fernando Fernán-Gómezi buruzko liburuak idatzi ditu. Una mujer bajo la lluvia, Grandes ocasiones, El portero, Nubes de verano eta Mujeres en el parque filmen gidoilaria da. Hogei bat liburu argitaratu ditu, tartean sei eleberri eta ipuinen bilduma bat.