1896ko urriaren 24an, Kinematografoaren Elkarteak Fotografia animada, maravillosa invención de Edison, aurkeztu zuen Nafarroako hiriburuko Antzoki Zaharrean. Mugitzen ari zen irudia, zinema, pantaila batean erreproduzitzeko gai zen makina zen.
Efemeride hori dela eta, 2021eko urriaren 24an, saio historiko haren 125. Urteurrenarekin bat eginez, Gayarre Antzokian bilkura bat egin da, gau historiko haren eta bere oihartzunaren oroigarri. Zorion adeitsu eta zintzoek, eta ikusle askok berriro ere saio horretara etortzeko gogoak, bai eta etorri ez ziren beste askok ere, Filmotekaren aretoan saio hori errepikatzera bultzatu gaitu. Gune hori ere egokia da, hemendik bertatik sortu baita ekimena.
Saio honetan, XIX. mendearen amaierako Iruñea (ikus-entzunezkoa, Juan José Martinenaren testuekin), lehen zinema-programa osatu zuten filmen emanaldia eta, azkenik, mende bat baino gehiagoan Iruñeko eta Nafarroako zinemagile batzuei dibertimendu eta entretenimendua eman dieten aretoen oroitzapena gogoratuko dira.
Hiru zatiak Javier Asín piano-joleak girotuko ditu eta ekitaldia Alberto Cañadak aurkeztuko du.
Iraupena, gutxi gorabehera: 80 min.
Abenduaren 16a, osteguna, 19:30etan.
Mendiak 1976