Querida Chantal
Chantal Akermani omenaldi misteriotsu eta hunkigarria. Zinematik desagertutako handiari zuzendutako gutun alaiak dira, eta Coyoacanen duen apartamentu argitsua alokatzeari buruzko galdera fiktizioari erantzuten diote.
Fauna
Luisa eta Gabino Mexikoko iparraldeko meatzari-herri batean izan dira gurasoak bistatzen. Pacok, Luisaren mutil-lagunak, haienganako interes bakarra sortzen dio aitari, narkoren papera interpretatzean. Familia-tentsioei aurre egiteko, detektibeen eta krimen antolatuaren errealitate paraleloa irudikatzen du Gabinok. Indarkeria Mexikoko herri-irudimenean nola txertatu den azaltzen duen bertsio astun eta komikoa.
Mar del Plata 2020 jaialdia: Film iberoamerikar onena- Aipamen Berezia
Morelia 2020 jaialdia: zuzendari onena
Aurkezten du: Patxi Burillok
Querida Chantal (Mexico-Espainia, 2021)
Zuzendaria, gidoia eta argazkilaritza: Nicolás Pereda
Interpreteak: Catalina Pereda
Hizkuntza: J.B. gazteleraz
Iraupena: 5 min.
Fauna (Mexico, 2020)
Zuzendaria eta gidoilaria: Nicolás Pereda
Argazkilaritza: Mariel Baqueiro , Ilana Coleman
Interpreteak: Luisa Pardo, Gabino Rodirguez, Fancisco Barreiro, Teresa Sanchez , Jose “Rolo” Rodriguez, Mariana Villegas, Fernando Alvarez Rebeil
Hizkuntza: J.B. gazteleraz
Iraupena: 70 min.