El test del piloto Pirx
Saturnorantz hegan egiten duen espazio-ontziaren agintea hartzeko agindu zaio Pirx komandanteari. Hala ere, bidaiaren benetako helburua produktu elektroniko berria probatzea da: androide bat, mundu errealean duen portaera eta muturreko baldintzetan erabaki zuzenak hartzeko gaitasuna. Komandanteak ez daki zein den tripulazioaren kide guztien artean androidea, eta, misioaren hasieratik, hura ikertzen saiatzen da. Bitartean, androideak nahita muturreko egoera sortzen du eta tripulazioko kide batzuk hil egiten dira; berak erabilgarria dela frogatzea erabaki du, ontzia onik lurrera eramanez…
Zientzia-fikziozko klasiko bat, Stanilaw Lemen istorio batean oinarritua eta Arvo Parten musikarekin.
La máquina de Trurl
Stanislaw Lemen maitagarrien ipuinaren zinemarako egokitzapen bizia. Bi robot adimentsu, Klapaucius et Truri, Unibertsoaren historiako makina arrazional biziena eraikitzen ari dira. Makina,ergela izateaz gain, oso egoskorra ere bada. Bi lagunek borroka zibernetiko zirraragarri batean parte hartu beharko dute ergelkeriaren ziberharagitzearekin.
El test del piloto Pirx (Test Pilota Pirxa, Polonia/URSS , 1978)
Zuzendaria: Marek Piestrak
Gidoia: Marek Piestrak, Vladimir Valutskiy. Historia: Stanislaw Lem
Musika: Arvo Part
Argazkilaritza: Sergei Desnitsky, Aleksandr Kaidanovsky, Vladimir Ivashov, Tönu Saar, Aleksandr Belyavsky, Igor Przegrodzki, boleslaw Abart, Janusz Bylczynski, Mieczyslaw Janowski, Jerzy Kaliszewski, Zibigniew Lesien, Ferdynand Matysik.
Iraupena: 95 m.
Hizkuntza: J.B. polonieraz, azpitituluak gazteleraz
La máquina de Trurl (Maszyna Trurla, Polonia, 1975)
Zuzendaria: Jerzy Zitzman
Gidoia: Leszek Mech. Istoria: Stanislaw Lem
Musika: Antoni Mieczko
Argazkilaritza: Zdzislaw Poznanski
Iraupena: 8 m.
Hizkuntza: J.B. polonieraz, azpitituluak gazteleraz