Adela 43 urteko emakume ezkongabea da. Herri txiki batean bizi da bere neskamearekin, Isabelita, eta josten aritzen da. Ederra ez izan arren, Adelak nortasun handiko emakumetzat hartzen du bere burua, eta Santiago banku bateko zuzendaria liluratu du. Hark hainbat aldiz ezkontzeko proposatu dio, eta ez du inoiz galdetu zergatik errefusatzen duen beti Adelak. Egun batean, apaizak aholkatuta, Adela medikuarengana joan da, eta agian erdizka susmatu zuen zerbait aurkitu du; berez, gizona da. Aurkikuntza horrek bizitza osoa aldatu du, inoiz gertatu ez zen zerbaitera murriztu arte. Eta, orain gizarte onartezin bati eta bera bezalako pertsonak onartzen ez dituen mundu bati egin behar dio aurre. Adelak – orain Juan- lortuko al du bere arazoak konpontzea?
José Luis López Vázquez, Antoni Ferrandis eta Jaime de Armiñán Espainiako Idazle Zinematografikoen Zirkuluaren urrezko domina jaso zuten film honetan egindako lanagatik.
Film honen emanaldiarekin omenaldia egingo diogu aktore protagonistari (J.L. López Vázquez) jaiotzaren mendeurrenean.
Mi querida señorita (Espainia,1972)
Zuzendaria: Jaime de Armiñán
Gidoia: Jaime de Armiñán, José Luis Borau
Argazkilaritza: Luis Cuadrado (K)
Musika: Rafael Ferro
Interpreteak: José Luis López Vázquez, Julieta Serrano, Antonio Ferrandis, Enrique Avila, Lola Gaos, Chus Lampreave, Mónica Randall, Manolo Otero
Iraupena: 80 m
Hizkuntza: J.B. gazteleraz
Prezioa:
Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.
Sarreren salmenta:
Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.
Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.
Filmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.
Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.
Martxoaren 30a, asteazkena, 19:30 o.
La lección