Bulgariako herri txiki batean, Nadezhda, irakasle gazte bat, ikasgelan lapurtzen duen ikaslea aurkitzen saiatzen da, ondo dagoenari eta gaizki dagoenari buruzko lezioa eman diezaion. Baina eskrupulurik gabeko mailegu-emaile batzuekin zorrozten denean, berak jarriko du zalantzan zein den bide zuzena.
Kristina Grozeva eta Petar Valchanov Bulgariako zuzendarien Opera Prima, Europako Parlamentuko LUX sarian finalista eta nazioarteko jaialdietan oso saritua, hala nola Tesalonika, Sofia ,Luxenburgo, Tokio , Varsovia. Honetaz gain, Donostiako Nazioarteko Zinemaldian (2014) Zuzendari Berrien Kutxa saria jaso du Film Onenaren atalean.
Moral bikoitzari buruzko drama soziala, modu soil eta zuzenean kontatua, Margita Goshevaren (Three Days in Sarajevo) interpretazio bikainarekin.
La lección (Urok, Bulgaria, 2014)
Zuzendaritza eta gidoia: Kristina Grozeva, Petar Valchanov
Argazkilaritza: Krum Rodríguez (K)
Interpreteak: Margita Gosheva, Ivan Barnev, Ivanka Bratoeva, Ivan Savov, Deya Todorova, Stefan Dnolyubov.
Iraupena: 107 m
Hizkuntza: J.B. bulgarieraz, azpitituluak gazteleraz
Aukezlea: Cristina Leza
Prezioa:
Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.
Sarreren salmenta:
Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.
Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.
Filmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.
Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.
Martxoaren 2a, asteazkena, 19:30 o.
Mi querida señorita