Khaled siriar errefuxiatua Helsinkira joan da, ezkutuko bidaiari ontzi batean. Bitartean, Wikström saltzaile ibiltariak ederki irabazi du poker-mahi batean, eta lortutakoari esker jatetxe bat erosi du. Agintariek asilo-eskaera ukatzen diotenean, Khaledek klandestinitatera joan behar du, eta Wikströmek lotan aurkituko du jatetxearen atzeko patioan. Lana eta sabaia eskiantzen dizkio, eta epe batez, harreman utopikoa osatzen dute jatetxeko zerbitzariarekin, sukaldariarekin eta txakurrarekin.
Aki Kaurismakik zuzendari onenaren saria lortu zuen Berlingo Zinemaldian , eta FIPRESCI saria Donostiakoan, besteak beste.
Aurkezlea: saioa Cavero, Kultura arteko Bizikidetzarako eta Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Laguntza Zerbitzuko gizarte-langilea.
El otro lado de la esperanza (Toivon tuolla puolen, Finlandia, 2017)
Zuzendaria eta gidoia: Aki Kaurismäki
Argazkilaritza: Timo Salminen
Interpreteak: Sakari Kuosmanen , Sherwan Haji, Kati Outinen, Tommi Korpela, Janne Hyytiäinen, Ilkka Koivula, Kaija Pakarinen, Nuppu Koivu, Tuomari Nurmio, Niroz Haji.
Iraupena: 98 m
Hizkuntza: j.B. finlandieraz, ingelesez, arabieraz, suedieraz eta japonieraz; azpitituluak gazteleraz.