Stella Maris Berria desegitear zegoen atunontzia da. Hala ere, Iñigo Mijangos eta Iñigo Gutierrez Salvamento Marítimo Humanitario GKEko kideek ezohiko ideia bat dute: arrantza-ontzia erreskate-ontzi bihurtzea, Mediterraneo itsasoan itotzen diren errefuxiatuak salbatzeko. Horrela jaio zen Aita Mari.
Aita Marik ontziaren odisea kontatzen du, bi urte baino gehiago irauten duena, berreraikitzetik lehen erreskatea amaitu arte. Langile eta boluntarioen laguntza eskuzabalari esker osatzen diren berregokitze-lan konplexuen ondoren, tripulazioak sekulako gorabeherari egin behar dio aurre: Espainiako Gobernuak ez du itsasoratzeko baimenik nahi. Aita Mari bezalako misioak galarazteko erabakian ezkutatzen diren traba burokratikoen eta interes europarren arrazoiak azalduko dizkigu dokumentalak.
Ia urtebete geroago, tripulazioak egoera desblokeatzeko modua aurkitu eta itsasoratzea lortuko dute. Mediterraneoan, pateren bila hasi dira Libiak zaintzen duen eremu batean, porrot egin duen estatu batean. Irudiek erreskatea erakusten dute, baita patruilari libiar batekin izandako arazoa ere.
Aita Mari herritar anonimo batzuek gerratik eta gosetik ihes egiten duten pertsonei laguntzeko egindako ahalegin kolektiboaren istorioa da.
Aurkezlea: Idoia Saralegui, Kulturarteko Bizikidetzarako eta Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Ayllu Zerbitzuko zuzendaria.
Solasaldia: Izaskun Arriaran, Itsas Salbamendu Humanitarioko presidentea
Aita Mari (Espainia, 2021)
Zuzendaritza: Javi Julio
Gidoia: Fernando Erre
Musika: Pello Ramírez
Iraupena: 87 m
Hizkuntza: J.B. gazteleraz
Martxoaren 11, ostirala, 19:00 o.
Papusza
Martxoaren 18a, ostirala, 19:00 o.
El otro lado de la esperanza