Mexikoko familia bateko azken nekazaria hil egin da, eta harekin batera lurra lantzeko jakintza guztia joan da. Nekazaritzako esperientziarik gabe, alaba eta biloba azken ereintza egiten saiatuko dira, familiaren lurrarekin gelditzeko amona konbentzitzeko. Elkarrekin aurkituko dituzte gizon horren eta haren lanaren aztarnak. Dolu-zuhaitza, kimu dantzagarriak, hodeien hizkuntza, mamuak, istorioak eta haziak. Mexikoko familiaren azken uztaren mosaiko intimoa da hau, lursail txikia abandonatu baino lehen.
Titixe (México, 2018)
Zuzendaritza, gidoia eta argazkilaritza: Tania Hernández Velasco
Musika: Jorge Bolado
Parte-hartzaileak: Abel Velasco Calixto, Yolanda Velasco Juárez, Abel Velasco Orea, Valentín Velasco Orea, Concepción Juárez Zárate
Dokumentala
Iraupena: 63 m
Hizkuntza: J.B. gazteleraz
Apirilaren 21a, osteguna, 19:30 o.
Gure lurra, gure etorkizuna