Europako Mugimendu Modernoko arkitekto garrantzitsuenetariko bat bere lehen emaztearekin, Ainorekin, duen harreman profesionalaren nahiz sentimentalaren narraziotik abiatzen da, mundu osoko eraikin garrantzitsuenetan barrena ibilbide zinematografikoa egiteko.
Bai Alvarrek bai Aino Aaltok ikuspegi humanista sakona zuten, pertsonak beren proposamenen erdian jartzen zituena, altzarien diseinutik hasi eta arkitekturako proiektu handietaraino. Biak modu eraginkorrean lotu ziren artearen aitzindari nagusiekin eta Mugimendu modernoaren diseinuarekin: Le Corbusier, Gropius, Maholy-Nagy, Frank LLoyd Wright…
Arlo horretako adituek kontatuta eta inoiz ikusi gabeko artxiboko irudiekin, Aaltok arkitekturarekiko eta giza mailako diseinuarekiko grina handia duen bikote berezi baten historia kontatzen du.
Aurkezlea: Roberto Erviti, arkitektoa
Aalto (Finlandia, 2020)
Zuzendaria: Virpi Suutari
Gidoia: Jussi , Rautaniemi, Virpi Suutari
Argazkilaritza: Heikki Färm, Jani Kumpulainen
Musika: Sanna Salmenkallio
Parte hartzaileak: Alvar Aalto, Aino Aalto, Elissa Aalto
Dokumentala
Iraupena: 122 m.
Hizkuntza: J.B. alemanez, italieraz, errusieraz, frantsesez, suedieraz, finlandieraz eta ingelesez; azpitituluak gazteleraz.
Sarrerak egunean bertan salduko dira leihatilan.
Maiatzaren 11, asteazkena, 19:30 o.
Zumiriki
Maiatzaren 18a, asteazkena, 19:30 o.
Nomadland
Maiatzaren 25a, asteazkena, 19:30 o.
The Proposal