The Proposalek lirismoz eta suspensez betetako film batean jaso ditu Jill Magid artista kontzeptualak Luis Barragan arkitektoaren artxibo profesionala, PritzKer saria irabazi duen arkitekto mexikar bakarra, Jaliscoren gobernuari itzultzeko egindako ekintzak.
Bere artxibo pertsonala Ciudad de Mexicoko Barragan etxe-museoan dagoen bitartean, bere ondare profesionala 80ko hamarkadaren bukaeratik Barragan Fundazioarena da, Suitzako Diseinu Vitra Museoari lotua, zeinak, gainera, arkitekto horren egile-eskubideak kudeatzen eta baititu.
Barraganen bizitza eta artea berpizteko saiakera batean, Jill Magid artistak proposamen ausarta sortu du, artelana bihurtzen dena, negoziazio-egintza , artearen sarbidea demokratizatzeko artista bat noraino irits daitekeen aztertzen duena.
Aurkezlea: Koldo Fernández Gaztelu, arkitektoa
The Proposal (AEB, 2018)
Zuzendaritza: Jill Magid
Argazkilaritza: Jarred Alterman (K)
Musika: T. Griffin
Dokumentala
Iraupena: 83 m
Hizkuntza: J.B. ingelesez; azpitituluak gazteleraz
Sarrerak egunean bertan salduko dira leihatilan.