Maldita. A Love Song to Sarajevo
Ez armen zamak, ez historiaren erasoek, ez mundu “monotematiko” bat nahi dutenen inbidiak ez dute lortu Sarajevo suntsitzea, gaur egun inoiz baino indar handiagoz berpizten baita. Bozo Vrecok, Balkanetako artistarik iraultzaileenak, ezin hobeto irudikatzen du “hiri xaloaren” arima, eta bere jarrera konplexugabearekin, zubiak eraikitzen ditu iraganaren eta orainaren artean, gizonen eta emakumeen artean, jatorrien eta eskualdeen artean. Maldita, Love song to Sarajevo, bi hiriren, Sarajevoren eta Bartzelonaren, bizitzari eta maitasun –historiari buruzko kantu bat da, eta une zailetan aurkitzen jakin zuten, agur berriz ez esateko.
Zuzendarikidea bertan egonen da, Amaia Remírez.
Por qué cantan las aves
Hiru ahots afrokolonbiarrek abesten dute beren lurraldeetatik aldendu zituen indarkeriaren zentzugabekeria konpontzeko eta salatzeko. Kolonbiako gatazka armatuaren biktima diren hiru abeslari eta buruzagi afrokolonbiarren eguneroko bizitza azalduko digu dokumentalak. Beren lurraldeak utzi behar izan zituztenean, Bogotara iritsi ziren babesleku bila: pixkanaka, beren ahotsak aurkitu dituzte, eta, hegazti migratzaileek bezala, beren abestiak habi bihurtu zituzten, zentzurik gabeko biolentzia baten zoritxarren aurre egin eta sendatu dezaketen lurraldeetan.
Zarys Falcon egonen da.
Maldita. A Love Song to Sarajevo (Espainia, 2022)
Zuzendaritza: Raúl de la Fuente eta Amaia Remirez
Gidoia: Amaia Remírez
Argazkilaritza: Raúl de la Fuente (K)
Musika: Clara Peya
Dokumentala
Hizkuntza: J.B. gazteleraz
Iraupena: 27 m
Por qué cantan las aves (Colombia, 2017)
Zuzendaritza eta gidoia: Alejandra Quintana Martinez, Adrián Villa Dávila
Parte hartzaileak: Zarys Falcón, Protection International ordezkariak
Dokumentala
Hizkuntza: J.B. gazteleraz
Iraupena: 50 m
Ekainaren 1a, asteazkena, 19:30 o.
Una sinfonía de ruidos – La revolución de Matthew Herbert
Ekainaren 8a, asteazkena, 19:30 o.
New voices in an Old Flower
Ekainaren 22a, asteazkena, 19:30 o.
American Rapstar