Lau lagun urruneko finka batean elkartu dira, duela 50 urteko iraultza sozial eta artistikoa ( Jean-Luc Godarden La Chinoise (1967), Harun Farockiren Inextinguishable Fire (1969) eta Ana Mendietaren Untitled (Facial Hair Transplants) (1972)) irudikatu zuten hiru obra ikonikoren birsorkuntza zinematografikoa egiteko. Prozesu artistikoan,horietako bat ahaztu ezin duen maitale ohi baten oroitzapenetan nahasi da.
Doluaren konplexutasunaren azterketa misteriotsu eta hunkigarria , galdu den amodioa alde batera uzteko.
IX Rizoma Sarietarako emaimahaiaren Aipamen Berezia: “bere begirada pertsonal eta poetikagatik, bere edertasun teknikoagatik eta hunkiberatasunagatik. Zuzendari argentinarraren trebeziak ez ditu ezkutatzen, ezta ezkutatu nahi ere, arriskuak hartzeko, zinemaren iragana agurtzeko eta une ahaztezinak sortzeko gogoa”
Aurkezlea: Cristian Ruiz
Si yo fuera el invierno mismo (Argentina, 2020)
Zuzendaritza eta gidoia: Jazmin López
Argazkilaritza: Rui Poças (K)
Interpreteak: Clara Trucco, Rafael Federman, Martin Shanly, Laila Maitz, Gianluca Zonzini
Iraupena: 92 m
Hizkuntza: J.B. gazteleraz
Ekainaren 10a, ostirala, 19:30 o.
Transformistas