Pierre Benoit idazle frantsesaren nobela batean oinarrituta dago. Liburu horren trama Karlistaldetan girotzen da. Euskal Herrian bizirik iraun duen fikziozko lehen film luzeetako bat da (kanpoaldeak Hondarribian, Oiartzunen, Irunen, Elizondon eta Miarritzen filmatu ziren, eta Gipuzkoako beste zenbait tokitan). Musidora, aktore ospetsua, protagonista izateaz gain, produktore eta zuzendari ere bada, Jacques Lasseyne-rekin batera, Jaime de Lasuen noble bizkaitarraren izengoitia.
Allegria Detchard kapitainaren abenturak kontatzen ditu (film hau La capitana Alegría izenburupean estreinatu zen Espainian). Bere dirua, xarma eta estrategia militarrean zuen trebezia jartzen ditu Carlos de Borbón erregegaiaren zerbitzura, Espainiako koroa Alfontso erregearen aurka borrokatzen baitzuen.
Film hau Cinemateca Toulouse-k berrezarri du CNC (Centre National du Cinéma) erakundearen laguntzarekin.
Film mutu honen proiekzioa Josetxo Fernández de Ortegaren zuzeneko piano musikarekin batera izango dugu.
Aurkezleak: SEHN eta Silvia Lizarraga (museoen Zerbitzua)
Pour Don Carlos (Frantzia, 1921)
Zuzendariak: Musidora, Jaime de Lasuén
Gidoia: Musidora
Interpreteak: Chysias, Paul Clérouc, Simone Cynthia, Musidora, Jean Daragon, Marguerite Greyval, Jean Guitry
Iraupena: 80 m
Hizkuntza: Intertituluak frantsesez, azpitituluak gazteleraz
Irailaren 7a, asteazkena, 19:30etan.
Laburmetraien saioa