Zineman eta diseinu grafikoan, bideak batera doaz. Bata bestearen aurrerapenez elikatzen da hasiera-hasieratik. Mugimenduan dagoen irudiaren ikusizko potentziak ikuslearengan zirrara eragin nahi du, kreditu-tituluak irekiera-eszenatik bertatik agertzen direnean. Batzuetan, garatu behar den film-narrazioaren laburpen bihurtzen dira. Filmek irekitzen dituzten kreditu-tituluak informazioa izan dira, eta , askotan, interpretatzaile protagonistak eta atal garrantzitsuetako arduradunen akreditazioa (gidoia, produkzioa, zuzendaritza, muntaia, argazkilaritza, musika, etab.) nabarmendu besterik ez dira egin. Bestetan, kreditu-tituluek diseinu bikaina izan dute, eta, kasurik onenean, artelan txikiak dira.
Prestatutako hiru saioetan kreditu-tituluen diseinuaren bilakaeraren ikuspegi bat erakutsiko dugu, adibiderik onenen bidez. 1930eko hamarkadatik, Saul Bass handia, diseinatzaile ezagunena, eta gaur egungo proposamen interesgarri batzuk.Arte zinematografikoaren lan txikien bederatzi hamarkadatako oso ezaguna ez den historia.
Hizlariak: Javier Torrens eta Patxi Burillo
Saioaren iraupena: 75 minutu
OPENING TITLES / KREDITU-TITULUAK ZINEMAN
Smail is beautiful / 51 zinema-artelan txiki
Irailaren 12a, astelehena, 19:30
OPENING TITLES / KREDITU-TITULUAK ZINEMAN
Irailaren 15a, osteguna, 19:30etan.
Zure platerean hasten da mundua
Irailaren 26a, astelehena, 19:30
OPENING TITLES / KREDITU-TITULUAK ZINEMAN