1971ean ekoitzitako dokumental hau ezin izan zen estreinatu Francisco Franco diktadorea hil arte. Muntaia narratiboarekin , musika eta irudiak kontrajartzen ditu testuinguru eta mezu desberdinak sortzeko, Espainiako Gerra Zibila eta Espainia zeharkatu zuen diktadura nazionalkatolikoa islatzen ditu. Zentsurak eta herri-musikak onetsitako irudien kontrajartze horren ondorioz, Historia popularrarekin satira nahasten duen dokumental bat sortu zen. Zuzendariaren hitzetan:
“Canciones para después de una guerra amaitu nuenenean, konturatu nintzen haur bakartiz bete nuela filma. Harridura eta espantu nahasketa izan zen, gerraosteak sufrimendua, beldurra, gupida eta elkartasuna ekarri zituena. Madril hiri librea izan zen, faxismoaren aurkako hiria eta garai hartan isilik, etsi-etsian zegoen espiritu menderakaitza gordetzen zuen, baina “aztarrika eginez” berehala azaleratzen zen” (Basilio Martin Patino)
Aurkezlea Andrés García de la Riva
Canciones para después de una guerra (Espainia, 1976)
Zuzendaria: Basilio Martín Patino
Gidoia: Basilio Martín Patino, José Luis García Sñánchez
Argazkilaritza: José Luis Alcaine (K)
Parte hartzaileak: Imperio Argentina, Estrellita Castro, Miguel de Molina, Lola Flores, Celia Gámez, Juanita Reina
Iraupena: 100 m
Hizkuntza: J.B. gazteleraz