Babi Yar Kiev-en ondoko muino baten izena da. Bertan , naziek 33.771 judu hil zituzten hiru egun eskasetan, gainerako herritarren axolagabekeriarekin. 1941eko iraila zen eta Moskurako bidean zihoazen. Nazismoak proiektatutako juduen “erabateko sarraskiaren” lehen urratsa izan zen. Hilobiratuta amaitu ziren artxibo publiko eta pribatuetako irudi argitaragabeetatik abiatuta, Loznitsak tragedia haren testuinguru historikoa berreraikitzen du, galderak sortuz eta beldurraren interpretazio atsegin edo egoki oro zalantzan jarriz.
Saio hau Mercedes Álvarezek aurkeztuko du eta bertan Sergei Loznitsa bera egonen da.
Babi Yar (Babi Yar. Context. Ukrainia, 2021)
Zuzendaria: Sergei Loznitsa
Gidoia: Sergei Loznitsa
Parte hartzaileak: Vladimir Mijailovich Artobolevski, Hans Isenmann, Dina Pronicheva
Iraupena: 120 m
Hizkuntza: J.B. alemanez eta errusieraz, azpitituluak gazteleraz eta ingeleraz
Urriaren 10a, astelehena, 19:30 o.
La hamaca paraguaya
Urriaren 13a, osteguna, 19:30
Hiru zinema-duelu: José Luis Guerín
Urriaren 20a, osteguna, 19:30
Vitalina Varela / Podul de Piatrâ/Pont de pedra