Recuerdos de una mañana (Memories of a Morning, Hego Korea, 2011)
Bartzelonako Zabalguneko apartamentu batera bizitzera joan berria nintzela, nire leihoko zuhaitz-hostoak maiz grabatzeko ohitura hartu nuen. Irudi horien bidez, urtaroko aldaketei behatu eta laguntzea zen nire asmoa, baina adarren atzean, pareko fatxadan, hautematen ziren presentziez jabetzen joan nintzen. Horietatik guztietatik, deigarria zen balkoian biola jotzen zuen gazte baten irudia. Bere musika-ariketak auzokideen egunerokotasunean elkartzen ziren. Bere bizilagunentzat “biolinista” zen.
Bere amaiera tragikoa eta auzotarrentzat ekarri zuen atsekabe handia ezagutu nituenean, urtaroen muturrean ausaz harrapatutako irudiak berreskuratzea erabaki nuen.
Carta nº 3: De las correspondencias con Jonas Mekas (Espainia, Frantzia, 2011)
Nica Bohinc kritikaren hilketaren berria iritsi zitzaidan Jonas Mekas zinemagilearekin zinema-kartak trukatzen ari nintzela.
Orduan sortu zen 3. Gutun hau eskaintzeko behar ia terapeutikoa eta horrek aldatu egin zuen gure korrespondentziaren geroko garapena
For Heddy (Holanda, 2020)
Nire lagun eta Heddy Honigman zinemagileak, bere amaieratik hurbil jakinda, film labur bat eskatu zidan “opari gisa”, eta “Ez dago biderik” film/testamentu luzean sartuko litzateke.
Piezaren izenburua “For Heddy” zen, eta ez zuen bost minutu baino gehiago iraun behar.
Saioa Mercedes Álvarezek aurkeztuko du eta José Luis Guerínek parte hartuko du.
Recuerdos de una mañana (Memories of a Morning, Hego Korea, 2011)
Zuzendaria, gidoia eta argazkilaritza: José Luis guerín
Musika: Johann Sebastian Bach
Iraupena: 47 m
Hizkuntza:J.B. gazteleraz
Carta nº 3: De las correspondencias con Jonas Mekas (Espainia, Frantzia, 2011)
Zuzendaria, gidoia eta argazkilaritza: José Luis Guerín
Iraupena: 9 m
Hizkuntza: J.B. ingeleraz eta frantsesez, azpitituluak gazteleraz
For Heddy (Holanda, 2020)
Zuzendaria, gidoia eta argazkilaritza: José Luis Guerín
Iraupena: 5 m
Hizkuntza: J.B. gazteleraz eta ingeleraz, azpitituluak gazteleraz
Urriaren 6a, osteguna, 19:30
Babi Yar
Urriaren 10a, astelehena, 19:30 o.
La hamaca paraguaya
Urriaren 20a, osteguna, 19:30
Vitalina Varela / Podul de Piatrâ/Pont de pedra