Caminante (2013)
Joaquin Calderonek idatzita eta zuzenduta
Generoa: drama
Kokapena: Iruñea
Sinopsia: done Jakue bideak, Iruñean barna, bi ibiltari bildo omen ditu, Santiago eta Maria. Hiriko txokorik enblematikoenetan paseatuko dira, eta Iruñeko bitxikeriak ezagutuko dituzte
Un paseo en familia (2014)
David Bernuések idatzita eta zuzenduta
Generoa: Komedia
Kokapena: Lodosa
Sinposia: Marcela hil egin da. Haren alargun Santiagok, emaztea bat-batean hil zitzaionean, errotik aldatzea erabaki du semearekiko harremana, sei urte baitaramatza herrira itzuli gabe. Orain, Eva neska-lagunarekin herrira itzuli dira hiletarako.
Algunas aves vuelan solas (2015)
Andrea Jaurrietak idatzita eta zuzenduta
Genero: Road movie
Kokapena: Viana
Sinopsia: Manuel eta Adela ez dira unerik onenean bizi. Las Cañas aintzirarako bidaia batean, Santi ezagutu du, txorien maitale gaztea.
Ya no quedan domingos (2016)
Sergi Gonzálezek idatzita eta zuzenduta
Kokapena: viana
Sinopsia: Mateo, Marcos eta Lucas hamaika aldiz ibili dira beren herria inguratzen duen basoko bidezidorretan, baina gaur egun desberdina izango da.
El miserere ( 2017)
Ángel M Chivitek idatzita eta zuzenduta
Generoa: Drama historikoa
Kokapena: Fitero
Sinopsia: Erdi Aroan, Izurria Nafarroara iritsi da, eta Fiteron lehenengo heriotzat gertatzen hasi dira. Sendagileek gaixotasuna sendatzeko ezintasuna dela eta herriak Jainkoarengan jarriko du bere itxaropena.
La herencia (2018)
Natalia Salvatierrak idatzita eta zuzenduta
Generoa: Abentura
Kokapena: Arguedas
Sinopsia: Abokatu batek jakin du bere osaba hildakoak, txikitatik ikusten ez zuenak lotura oso estua zutenean , herentzian utzi diola giltza bat eta berak eskuz idatzitako gutun bat eta bertan “altxorra bilatzera” jolastera gonbidatzen du.
El último pensionista (2019)
J. Julio Garciak idatzita eta zuzenduta
Generoa: Zientzia Fikzioa
Kokapena: Zangoza
Sinopsia: 2102. urtea . Duela hilabete gutxi lege polemiko bat onartu da, 80 urtetik gorako pertsonak “desagerrarazteko” eta , hala, pentsioa ordaintzeari uzteko. Arturo institutuko irakaslea bere jaioterrian (Zangoza) dago eta Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioko funtzionario baten ustekabeko bisita jasoko du.
Haizea (2020)
Edgar Bernadek idatzita eta Juanjo Clausellek zuzenduta
Generoa: Drama historikoa
Kokapena: Artaxoa
Sinopsia: Haizea Inkisiziotik ihes egiten saiatzen den emakumea da, sorginkeria praktikatzea eta ume bat lapurtzea leporatzen diote. Errealitateak, askoz gordinagoa, apaiz batek Haizearekiko harremana ezkutatzeko egindako ahaleginak islatzen ditu.
Txori maitea (2021)
Marijose Ciordiak eta Bruno Ciordiak idatzita, eta Javier Celayk zuzenduta
Generoa: Drama
Kokapena: Leotz
Sinopsia: Madrlgo bi anaiak, Ainhoa eta Mikel, bidaia bati ekin diote Orbaibar harenera, aita zenaren azken nahi betetzeko: bere errautsak Iratxetako ehun urtetik gorako haritzean zabaltzea. Haritz horren kokaleku zehatza aurkitu nahian, laguntza eskatuko diete herriko biztanleei, baina erantzun lausoak besterik ez dituzte jasoko.
Abenduaren 5a, astelehena, 18:00 o.
Gure lurra, gure etorkizuna - Naturaren Interpretazio Zentroak (OTSAGABÍA)
Abenduaren 6a, asteartea, 18:00 o.
Urpean lurra + Built escucha la naturaleza Naturaren Interpretazio Zentroak (OTSAGABÍA)
Abenduaren 7a, asteazkena, 18:00 o.
Urak Aske -Naturaren Interpretazio Zentroak (OTSAGABÍA)
Abenduaren 15a, osteguna, 19:30
Contrabando y Evasión en el pirineo navarro
Abenduaren 16a, ostirala, 19:00 o.
Navarra Tierra de Cine X. Edizioa - Sari-banaketa
Abenduaren 29a, osteguna, 17:30 O.
Contrabando y Evasión en el pirineo navarro