Limam Boisha Madrilen bizi den poeta sahararrak aitortu du “Saharaz lehor” geratu dela. Mendebaldeko Saharara bidaia egiten du, bertsoen inspirazioa berreskuratzera. Han , Hamida Abdullahk Mohamed Salem filologo belgikarrarekin eta Bonnana Busseid poeta eta jakintsuarekin egindako bidaia kontatzen dio. Bidaia gogor eta luzea, helburua Leyuadera iristea duena, Tirisen bihotzean, saharar herriaren identitatearen genesian , antzinako Liburuko Gizakien Lurreraino, bertsoen putzuraino, poesiaraino. Han, Sisi Brahim poetak zain ditu. Leku paregabe horren mirariak erakutsiko dizkie, eta basamortuko jenioen mitoetan eta sekretuetan barneratuko ditu,” aipaezinak diren horiek”.
Leyuad, un viaje al pozo de los versos ( Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoa, 2016)
Zuzendariak: Gonzalo Moure, Brahim Chagaf, Inés G. Aparicio
Produkzioa: Nikolaj Arcel, Bo Hr. Hansen, Mikkel Norgaard
Gidoia: Gonzalo Moure, Liman Boisha
Musika: Gabo Flores
Argazkilaritza: Inés G. Aparicio
Iraupena: 74 m
Hizkuntza: J.B. gazteleraz eta Hasanieraz; azpitituluak gazteleraz
.
Urtarrilaren 13a, ostirala, 19:30
Soukeina 4400 días de noche / Ocupación S.A.
Urtarrilaren 20a, ostirala, 19:30
LABURMETRAIEN EMANALDIA